XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Postrea besterik ez zitzaien falta.

Ogi-tarta eder bat, bota zuen Beldurnek.

Ogi-tarta eder bat egin zuten buruarekin baietz hiru mutilek aldi berean.

Hartu ogi oso bat eta behatzak sartu zizkioten behin eta berriz, zuloz beterik utzi arte; gero, ontzi bat urez bete zuten eta azukre eta ezti-ugari nahastu zioten; lastotxo batzuk hartu eta ezti-ura xurgatzen zuten, eta ondoren ogiaren zuloetan isurtzen, ondo bustirik utzi zuten arte.

Ondoren, Pello Zepellok kras-kras egiten duen zerbait eskatu zuen, eta Ernekok arrautzak, azal eta guzti, proposatu zien.

Plater batean dozenerdi bat arrautza txirtxilatu zituzten, eta gorringo kraskatsuaz estali zuten ogi bustia. Azken platera prest zegoen.

- Orain, lepo beteko gaituk! esan zuen Miel Eztinek; eta gero Beldurneri: Hi aurrena, nire lehengusina haizelako.

-Jateko gogorik ez zaukat batere -erantzun zion Beldurnek, diximulatuz.